XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Abendu hilaren 21a: Goizeko otoitza

Ebanjelioko kantika

Ant. Ez izan beldurrik, hemendik bost egunera etorriko zaizue Jauna.

Bedeinkatua Jauna (12. orrialdean).

Eskariak

Otoitz egin diezaiogun, bere errukian guregana datorren Jesu Kristo gure Jaunari, eta etengabe esan diezaiogun:

R/. Zatoz, Jesus Jauna.

-Aitaren altzotik irten eta gure haragiaren jantzia hartzera etorri zaren Horrek: garbi ezazu izatez kutsaturik dagoen gizakia.

-Hautatuen artean aintzaz beterik azalduko zaren Hori: orain zatozkeenean, ager zaitez bihozbera bekatariekin.

-Zure gorespenak pozik abesten ditugunoi, ekar iezaguzu zeure salbamena.

-Sinesmenaren bidez argira ekarri gaituzunok, gure egite onez atsegin gakizkizula.

Gure Aita.